Itxi

Ofiziala da

Jaka Lakovic Carles Duran entrenatzailearen laguntzailea izango da

eitb.eus

Leer en Castellano

Esloveniarrak entrenatzailearen laguntzailearen lana egingo du RETAbet Bilbao Basketen.

Jaka Lakovic FC Bartzelonako joko-antolatzaile ohia Bilbora etorriko da lanera datorren denboraldian. Kataluniako klubeko bigarren taldean aritu zen iaz, eta Carles Duran entrenatzailearen laguntzailea izango da RETAbet Bilbao Basketen 2017-18 denboraldian.

Bilboko taldeak kaleratutako bideo batean, esloveniarra oso pozik agertu da: 'Kaixo, nire izena Jaka Lakovik da eta entrenatzaile-laguntzaile berria naiz Bilbao Basketen. Oso pozik nago, dagoeneko beste 'man in black' bat naiz. Miribillan ikusiko dugu elkar, Aupa Bilbao Basket!'.

t='utf-8'>

Albisteak (3)