Igandean 18:00etan
Bilbao Basketek Manresan jokatuko du
Erredakzioa
Katsikaris teknikariak hiru baja izango ditu: Javi Rodriguez, Kostas Vasileiadis eta Axel Hervelle.
Manresaren kontra arituko da Bizkaia Bilbao Basket ACBko lehen jardunaldian. Garrantzi handiko hiru baja izango ditu Fotis Katsikaris entrenatzaileak: Javi Rodriguez, Kostas Vasileiadis eta Axel Hervelle
Rodriguez baja izan da ia denboraldiaurre osoan zehar eta Hervelle tendinitisak jota dago. Bi hauen lekuak Josh Fisher eta Martin Rancik jokalariek hartuko dituzte.
Vasileiadisek, ordea, ez du ordezkorik izango. Astebete gehiago beharko du erabat sendatzeko. Ondorioz, Janis Blums izango da bizkaitarren jaurtitzaile bakarra.