Kargatzen...
Itxi

Porrota

RETAbet Bilbao Basketek ezin izan dio Bartzelonari irabazi (83-104)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Carles Duranen taldea kataluniarren mende izan da partida osoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bartzelona Lassak ez dio Retabet Bilbao Basketi aukerarik eman Bilbao Arenan jokatutako Ligako partidan. Katalanak jaun eta jabe izan dira, eta aise gailendu dira 83-104.

Neurketak ez du kontatzeko askorik izan. Sito Alonsoren taldeak sei minutu bakarrik behar izan ditu garaipena bideratzeko. 7-24 jarri dira aurretik, Kevin Seraphinen gidaritzapean. Bilbotarrak, berriz, ezinean aritu dira.

Bartzelonak erraz sartu ditu puntuak, eta alde nabarmenarekin bukatu dute lehen laurdena: 15-29. Halere, okerragoa ere izan zitekeen, Mumbruk sekulako lana egin baitu.

Markagailuko aldea handitzen joan da (15-34), eta 20 puntuetara iritsi da (33-53) atsedenaldirako minutu eta erdi falta zirenean.

Hirugarren laurdena saskiratze bat gehiago jasota abiatu dute beltzezko gizonez (36-55). Etxekoak partidari buelta ematen saiatu dira, baina Presseyren hiruko batek gauzak bere lekuan jarri ditu berriro (55-70). Hirugarren laurdena alde nabarmenarekin bukatu da: 60-79.

Azken laurdenean gauzak ez dira aldatu. Bartzelonak 25 puntuko aldea eskuratu du (64-87), eta ondoren RETAbet hurbildu egin da markagailuan (83-97), baina alferrik izan da, partidaren bukaeran alde nabarmena erakutsi baitu markagailuak: 83-104. Bartzelona jaun eta jabe izan da.

 

Fitxa teknikoa

83 - RETAbet Bilbao Basket (15+21+24+23): Tabu, Todorovic (11), Tomàs (9), Hervelle (6) eta Kempton (2) —hasierako boskotea—; Fischer (12), Redivo (18), Hammink (1), Mumbrú (16), Gladness (2), Vucetic (2) eta Salgado (4).

104 - Bartzelona Lassa (29+26+24+25): Heurtel (13), Koponen (3), Hanga (15), Moerman (12) eta Seraphin (14) —hasierako boskotea—; Pressey (10), Ribas (3), Navarro (12), Sanders (8), Claver (4), Oriola (4) eta Tomic (6).

Partzialak: 15-29, 36-55 (atsedenaldian); 60-79 eta 83-104 (amaieran).

104 (amaieran).

Albisteak (3)

Bideoak (1)