Bilbao Arenan
Bilbao Basket-Real Madril (73-75): Denboraldiko lehen porrota
Erredakzioa
Bizkaitarrek ezin izan dute Messinaren taldea gainditu, nahiz eta ia partida osoan aurretik joan diren markagailuan. Blumsek ezin izan du garaipenaren hirukoa sartu norgehiagokaren azken segundoan.
Katsikarisen mutilek ondo hasi dute partida, Madrileri beldurrik gabe aurre egiten, eta Mumbruk eta Banicek saskiraketa bikainak lortu dituzte. Hala ere, lehen laurdena talde zuriarena izan da, Tomicek eta Sergio Rodriguezek ederki jokatu baitute erasoan. Madrildarrek joko bizia erakutsi dute eta 18-20ko markagailuarekin bukatu da lehen laurdena.
Bigarren laurdenean talde bizkaitarrean aldaketakizan dira eta Vasileaidisek eta Rancicek freskotasuna eman diote bilbotarren erasoari. Bilbao Basketek saskiraketa bikainak lortu ditu eta defentsan gogor ibili dira. Markagailuan aurretik jartzea lortu dute beltzezko gizonek (28-23) eta atsedenaldira arte nagusi izan da etxeko taldea. Bigarren laurdenaren bukaeran emaitza 36-32koa izan da.
Hirugarren laurdenean Real Madrilek asko sakatu du erasoan eta Tomicek barnealdean agintzen jarraitu du. Katsikarisen taldea aurretik mantendu da markagailuan Garbajosak 53-54koa jarri duen arte. Hala ere, laurdena bukatzeko segundo bat falta zelarik, Aaron Jacksonek saskiraketa bikaina lortu du txirrinaren gainean eta 55-54koa lortu du bere taldearentzat.
Partida berdindurik heldu da azken laurdenera, baina Messinaren mutilek aurrea hartu dute markagailuan, talde indartsua dela erakutsiz (57-59). Ante Tomicek puntu errazak lortu ditu saski azpian, baina etxekoek ederki erantzun diete Mardilen erasoei eta 5 puntuko aldea lortu dute (70-65). Ondoren madrildarrek 0-8ko partziala lortu dute eta Blumsek ezin izan du garaipenaren saskiraketa sartu, partidako azken segundoan.
- Fitxa teknikoa:
73.- Bizkaia Bilbao Basket (18+18+19+18): Jackson (14), Blums (3), Mumbrú (11), Banic (7) eta Sonseca (-) -hasierako bostekoa-; Josh Fisher (7), Vasileiadis (13), Warren (1), Rancik (7), Mavroeidis (10) eta Vazquez ().
75.- Real Madrid (20+12+22+21): Sergio Rodriguez (13), Llull (13), Suarez (13), Reyes (2) eta Tomic (14) -hasierako bostekoa-; Tucker (2), Vidal (3), Velickovic (3), Garbajosa (4) eta D''or Fisher (8).
Partzialak: 18-20, 36-32 (atsedenaldia); 55-54 y 73-75 (amaiera).