Kontratua bukatu zaie
Josh Fisherrek eta Martin Rancikek agur esan diote Bilbao Basketi
Erredakzioa
Amerikarrak kontratua berritzeko aukera izan du, baina ezezkoa eman du. Eslobakiarra, aldiz, Caja Laboralekin negoziatzen ari da bertan jokatu ahal izateko.
Josh Fisher antolatzaileak eta Martin Rancik ala-pibotek agur esan diote Bizkaia Bilbao Basketi. Biak, epe mugarekin egon ziren talde bizkaitarrean Javi Rodriguezen eta Axel Hervellen ordez.
Fisherrek kontratua berritzeko eskaintza izan du klubaren aldetik, baina ez onartzea erabaki du. Abentura profesional berria burutu nahi du joko antolatzaileak.
Bestalde, Rancik talde gabe zegoen eta Fotis Katsikarisek gonbidatu zuen Bilbao basketekin entrenatzera. Jokatzera ere iritsi da Rancik eta lan ona egin du gainera. Eslobakiarra Caja Laboral Baskoniarekin negoziatzen ari da talde gasteiztarrean jokatu ahal izateko.