Itxi

Igandean, 12:30ean

Valladolid-Bilbao Basket: Hervelle eta Javi Rodriguez itzuliko dira

Erredakzioa

Bizkaitarrek denboraldi hasiera onari jarraipena eman nahi diote Blancos de Ruedaren aurka. Paco Vazquezek 500. partida jokatuko du ACB Ligan.

Bizkaia Bilbao Basketek Axel Hervelle eta Javi Rodriguez prest ditu Valladoliden aurkako partidarako. Bi jokalariek euren lesioak atzean utzi dituzte eta Fisher eta Rancicek hartu zuten lekua berreskuratuko dute taldean. Real Madrilen aurka gutxigatik galdu ostean, Katsikarisen mutilek garaipenaren bidera itzuli nahi dute Blancos de Ruedaren etxean.

Pàco Vazquez jokalariak, Valladoliden jokatuko duen partida, ACB Ligan jokatuko duen 500. norgehiagoka izango da.

Porfi Fisacek jokalari guztiak prest izango ditu jokatzeko. Pucelako taldeak garaipena bilatuko du bere etxean, zaleen aurrean, Bilbao Basketek bezalako talde indartsu baten aurrean.