Itxi

70-67

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Unicajaren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

RETAbet taldeak 70-67 irabazi du Bilbao Arenan eta denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du Endesa Ligan.

Javi Salgado, Bilbao Basket-Unicaja partidan (70-67). Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek 70-67 irabazi dio Unicajari Bilbao Arenan eta garaipen bateko abantaila mantentzen du jaitsiera postuekiko. Denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du Bilbao Basketek Endesa Ligan.

Partida parekatuta hasi da, eta bi taldeei kosta egin zaie markagailuan zuloa irekitzea. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala Bilbao Basket nagusitzen hasi da, eta lau puntuko abantiala lortu du lehen hamar minutuen amaieran (21-17). Bigarren laurdena ere parekatuta hasi den arren, talde bisitaria hobea izan da atsedenaldira iritsi orduko minutuetan eta bost puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira Unicaja (30-35).

Atsedenaldiaren ostean, bigarren laurdeneko dinamika nagusitu da; hau da, Unicaja sendo mantendu da, eta Bilbao Basketi kosta egin zaio aurkariari min egitea. Ondorioz, Unicajak 9 puntuko abantailarekin (45-54) ekin dio azken laurdenari. Maldan gora jarri zaio neurketa RETAbet Bilbao Basketi, baina Mrsicek zuzentzen duen taldeak ez du etsi azken minutura arte. Lan onaren ondorioz, aldeak murriztea lortu du talde bizkaitarrak eta aurrea hartu du partida amaitzeko 3 minutu falta izan direnean (63-62). Azken minutura, berdinduta iritsi da partida (66-66), baina Bilbao Basketek hobeto defendatu du azken segundoetan eta garaipen handia eskuratu du (70-67).

Fitxa teknikoa:

70.- RETAbet Bilbao Basket (21+9+15+25): Tabu (7), Hammink (8), Todorovic (-), Mumbrú (15), Gladness (6) -hasierako bostekoa- Thomas (8), Redivo (14), Salgado (5), Hervelle (3) eta Pere Tomas (4).

67.- Unicaja (17+18+19+13): Alberto Diaz (-), Nedovic (7), Dani Diez (-),  Brooks (8), Augustine (8) -hasierako bostekoa- McCallum (3), Salin (8), Shermadini (19), Waczynski (12) eta Suarez (2).

Partzialak: 21-17, 30-35 (atsedenaldia), 45-54 eta 70-67 (amaiera).

Epaileak: Carlos Cortes, Jacobo Rial eta Esperanza Mendoza.

 

 

>

 

 

Albisteak (3)