Itxi

Igandean

Bilbao Basket-Unicaja: "Irudia garbitzeko" prest

Erredakzioa

Valladolideko "akatsa" ahaztu nahi dute eta igande honetan garaipena eskuratu.

Bizkaia Bilbao Basketeko jokalariak Unicajaren kontrako partida heltzeko irrikitan dira. Valladoliden aurkako "akatsa" (68-60 galdu zuten) ahaztu eta "irudia garbitzea" dute helburu.

"Irudia garbitzea da gure kezka nagusia. Joko ona egin nahi dugu eta partida irabazi. Argi dago irabaztea dela inportanteena, ongo edo gaizki jokatuta, baina askoz lagungarriagoa da ondo jokatzen badugu", esan du Eduardo Fernandez- Sonseca pibotak.

Marco Banic kapitainak, bestalde, astea luzeegia egiten ari zaiola eta Unicajarekin indarrak neurtzeko "gogoak" dituela aitortu du. "Iaz ez bezala, aurten partida bakarra daukagu asteko eta "Valladolideko partida kaskarraren ostean, egun ugari ditugu animoak eta konfiantza berreskuratzeko·".


Albisteak (1)