Kargatzen...
Itxi

74-84

Bilbao Basketek galdu egin du Obradoiroren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

RETAbet taldeak 74-84 galdu du Bilbao Arenan. Abantaila handiak lortu ditu partidaren lehen txanpan, baina behera etorri da neurketaren bigarren zatian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Monbus Obradoiroren aurka (74-84) Bilbao Arenan eta ezin izan dio amaiera ona eman Endesa Ligako lehen itzuliari. Bilbo taldeak, 6 garaipen eta 11 porroteko balantzea du.

Hasiera bikaina eman dio Bilbao Basketek neurketari. Beltzezko gizonak nagusi izan dira lehen laurdenean eta abantaila ikusgarria hartu dute lehen txanpan (20-7). Lehen hamar minutuak 11 puntuko abantailarekin amaitu ditu RETAbet taldeak (21-10). Bigarren laurdenaren hasieran, talde bisitaria izan da nagusi. Hala ere, Bilbao Basketek 12 punturainoko abantaila izan du, baina Monbus Obradoirok aldeak murriztea lortu du atsedenaldira iritsi orduko (41-34).

Atsedenaldiaren ostean, talde bisitariak bigarren laurdeneko sentsazio onak baliatu ditu, eta neurketa parekatzea lortu du (45-45). Aurreko 20 minutuetan lortutako abantailak alferrik galdu ditu talde bizkaitarrak eta Obradoirok zazpi puntuko errenta lortu du (49-56) azken laurdenari ekiteko. Amaierako hamar minutuetan saiatu da Bilbao Basket aldeak murrizten, baina Obradoiro sendo mantendu da, joko ona azaldu du, eta garaipenak ez dio ihes egin talde bisitariari (74-84).

Fitxa teknikoa:

74 - RETAbet Bilbao Basket (21+20+8+25): Tabu (14), Todorovic (21), Hammick (2), Hervelle (4) eta Devin Thomas (5) -hasierako bostekoa-, Fischer (3), Redivo (7), Pere Tomás (6), Mumbru (10) eta Vucetic (2).

84 - Monbus Obradoiro (10+24+22+28): Sabat, Matt Thomas (17), Laksa (2), Radovic (9) eta Pustovyi (19) -hasierako bostekoa- Pozas (3), Navarro, Corbacho (6), Bendzius (12), Llovet (8), Spires (8) eta Simons.

Partzialak: 21-10, 41-34 (atsedenaldia); 49-56 eta 74-84 (amaiera).

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Rafael Serrano eta Victor Mas.

a Victor Mas.

Albisteak (3)

Bideoak (1)