Itxi

ACB

Granada-Bilbao Basket: Defentsako lana sendotzea, ezinbestekoa

Erredakzioa

Bizkaia taldeko entrenatzaile den Fotis Katsikarisek defentsako lanaren beharraz hitz egin du talde andaluziarraren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan.

Bizkaia Bilbao&' || 'nbsp;Basketeko entrenatzaileak, Fotis Katsikarisek, igandean&' || 'nbsp;Granadaren kantxan irabazteko (12:30etan)&' || 'nbsp;gakoa defentsa izango dela adierazi du.

"Nola erasotu landu dugu astean zehar, baina batez ere defentsako lanean aritu gara buru-belarri. Ondo ari gara lanean, baina txip aldaketa behar dugu. Gehiago eman behar dute jokalariek", esan du entrenatzaileak.

Aurkariari buruz "oso eraginkorra" dela esan du, eta kantxa osoan zehar mugikortasun handia dutela, "trantsizio azkarrak eginez eta erasoko aldaratze asko hartuz".

"Kanpotik Stefanson eta Cobi Karlen erreferentziak dituzte eta Gianellareki hasi behar dugu defentsa, oso jokalari bertikala baita. Inglesen baja garrantzitsua da, baina beste batzuk ere baditu&' || 'nbsp;Granadak", iruzkindu du greziarrak.

Bizkaia Bilbao&' || 'nbsp;Basket Kopan goizegi hasi dela pentsatzen onartu du.&' || 'nbsp;"Kopa albo batera utzi behar dugu, bestela huts egingo dugu. Partida irabazi behar dugu eta lanean jarraitu", azpimarratu du.