Bilbao Basket-Kanaria Handia
Katsikaris: "Etxean jokatzen dugu, ez dago aitzakiarik"
Erredakzioa
Josh Fisherren itzulerari buruz honakoa esan du: "Bi postutan joka dezake eta hori abantaila da. Fisikoki, gainera, oso ondo dago, larunbatean jokatzeko prest".
Kanaria Handiak Bilbao Arena bisitatuko du larunbat honetan (19:30ean) eta Bizkaia Bilbao Basketek ezin duela etxean beste partida bat galdu adierazi du Fotis Katsikaris entrenatzaileak. "Etxean jokatzen dugu eta ez dago aitzakiarik", esan du.
Jokalariek "taldearen eboluzioa eta garapena" erakutsi beharko dutela uste du teknikariak. Kanaria Handiaren aurka "une egokiena" da haren ustez. Kanariarra talde "sendoa, orekatua eta esperientzia handikoa " dela iritzi dio. Jaycee Carroll, Sitapha Savane eta Jim Moran jokalariak azpimarratu ditu.
Josh Fisherren itzulerari buruz honakoa esan du: "Bi postutan joka dezake eta hori abantaila da. Fisikoki, gainera, oso ondo dago, larunbatean jokatzeko prest".