Bizkaiko Batzar Nagusiak
Diputazioak ez du Bilbao Basketi laguntzeko asmorik
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko kluba zergadun bat gehiago balitz bezala hartuko dutela esan du Imanol Pradales foru diputatuak.
Bilbao Basket taldeak agur esan dio aurten Endesa Ligari, eta Imanol Pradales foru diputatua horri buruz aritu da.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak esan du ez dietela talde profesionalei laguntzarik emango, ez dutela hori egiteko asmorik Bizkaiaren irudia atzerrian promozionatzeko.
Horrez gain, Bilbao Basket kluba zergadun bat gehiago balitz bezala hartuko dutela adierazi du Pradalesek.