Itxi

Larunbatean 20:00etan

Bilbao Basketek ezin du Estudiantesen aurka huts egin

Erredakzioa

Hurrengo hiru partidetan bi garaipen behar ditu Katsikarisen taldeak Koparako sailkatzeko. Nahiko ondo dauka, aurkariak sailkapenean beherago daudelako eta etxean bi neurketa jokatuko dituelako.

Bizkaia Bilbao Basketek Estudiantes hartuko du etxean larunbat honetan (20:00etan) eta ACBn bere 100. garaipena lortzea izango du helburu. Zazpi denboraldi daramatza Bilboko taldeak saskibaloiaren mailarik gorenean.

2004. urteko urriaren 6an lortu zuen Bizkaiak aurreneko garaipena ACBn. Badalonako Palau Olimpicen DKV gainditu zuen (76-84). Ligako lehen jardunaldian porrot mingarria jaso zuen TAU Baskoniaren auka 57-104 galduta, baina bigarrenean ''Penya'' mendean hartzeko gai izan zen.

Hiru jardunaldi falta dira lehen itzulia bukatzeko eta Bilbao Basketek bi garaipen behar ditu Koparako txartela lortzeko.

Nahiko ondo dauka Katsikaren taldeak. Hurrengo hiru aurkariak sailkapenean beherago daude eta gainera jokatu beharreko hiru partidetatik bi etxean, Bilbao Arenan, jokatuko ditu. Bihar Estudiantesen aurka eta 16an Cajasolen aurka. Asteazkenenan Menorcari egin beharko dio bisita.

ACBko 15. jardunaldia

Larunbatean:
Unicaja - Regal F.C. Bartzelona 18.00
Bizkaia Bilbao Basket - Asefa Estudiantes 20.00
Igandean:
Meridiano Alicante - CAI Zaragoza 12.15
Real Madril - Menorca Basquet 12.30
Blancos de Rueda Valladolid - Cajasol 12.30
Assignia Manresa - Power Electronics Valentzia 12.30
DKV Joventut - Baloncesto Fuenlabrada 12.30
Lagun Aro GBC - Caja Laboral 12.30
Gran Canaria 2014 - Granada H.I.18.00.


Albisteak (1)