Menorcan
Menorca-Bilbao Basket (63-71): Landutako garaipena
Erredakzioa
Katsikarisen mutilek Errege Kopa jokatzeko aurrera pausu erabakigarria eman dute talde balearra gainditu ostean.
Bilbao Basketek Errege Kopa jokatzeko aurrera pausu erabakigarria eman du Menoría 63-71 gainidtu eta gero. Katsikarisen taldeak ez dute norgehiagoka ondo hasi, baina atsedenaldiaren ostean jokalariek ehuneko ehuna eman dute eta saskiraketa erabakigarriak lortu dituzte.
Lehenengo laurdenean bilbotarrek Radenovicen eta Victorren puntuak ezin izan dituzte gelditu eta etxekoek 18-11 hartu dute aurrea markagailuan. Bazirudien Menorcak alde egingo zuela saskiraketa ederrei esker, baina Bilbao Basketek defentsa gogortu egin du azken minutuetan eta emaitza 23-17koa izan da.
Bigarren laurdenean bizkaitarrak hobeto ibili dira erasoan eta Blumsek eta Hervellek saskiraketa garrantzitsuak lortu dituzte talde beltzarentzat. Etxekoek sakatzen saiatu dira, baina Katsikarisen mutilak aurretik joan dira atsedenaldira (34-38)
Hirugarren laurdenean Bilboko taldeak gehiago sakatu du erasoan eta jokalariek buruarekin jokatu dute markagailuko aldea mantentzeko. Marko Banic agertu da erasoan eta taula azpian bikain ibili da Kroaziakoa 45-59koa jartzeko.
Laureen erabakigarrian taldea ondo gidatu dute jokalari zaharrenek eta defentsa sendo erakutsi dute bizkaitarrek. Mavroeidis eta Banicek saskiraketak lortu dituzte kanpoko taldearentzat eta garaipena Bizkaia Bilbao Basketek lortu du Menorca 63-71 gaindituz.
63-Menorca: Ciorciari (5), Huertas (11), Victor (14), Donaldson (2), Caio Torres (4) -hasierako bostekoa-, Servera, Limonad (9), Diego Sanchez, Radenovic (11), Otegui (6).
71- Bizkaia Bilbao Basket: Fisher (2), Warren (11), Mumbrú (6), Sonseca (8), Banic (13) -hasierako bostekoa-, Blums (5), Javi Rodríguez, Jackson (9), Mavroeidis (7), Hervelle (4) eta Vasileiadis (6).
Partzialak: 23-17, 11-21, 11-21, 18-12