69-89
Bilbao Basket gailendu da Euskal Kopan, Gipuzkoa Basketi irabazita
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Bilbao Basket nagusitu da markagailua bere alde jarriz eta gipuzkoarrekiko 20 puntuko aldea ateraz. Valdeolmillos entrenatzailearen hitzetan, "taldea osatzear da oraindik".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Kopako finalerdietan Araberriri irabazita, Bilbao Basketek hiri donostiarreko taldearen aurkako derbi lehiakorra zuen begien aurrean, hain zuzen ere, Endesa Ligako taldearen aurka. Baina bilbotarrak ez dira kikildu eta dena alde izan dute Landako Kiroldegian etxeko taldea nagusitu eta Euskal Kopa bere egiteko.
Bilbotarrek hasieratik amaierara gailendu dira Gipuzkoa Basketen aurkako norgehiagokan, eta Alex Mumbruren gidaritzapen dagoen taldeak alde nabarmena izatera iritsi da markagailuari begira.
Sergio Valdeolmillosenak (19-32, 38-44) indarberritze momentuak ere izan dituzte, atsedenaldira zortzi puntura soilik baitzeuden (38-46), baina bigarren zatitik aurrera, "beltzezko gizonak" aldea handitu eta nagusitasunez egin diete aurre.
Jaylon Brown eskoltak (14 puntu), Osvaldas Matuilonis hegalekoak (10 puntu), Edu Martinez hegalekoak (15, 5/5 T3) eta Kevin Larsen pibotak (10 eta 7 errebote) izan dira Bilbao Basketeko onenak.
Aldiz, Vyatcheslav Bobrov, Miquel Salvo (9, 5 eta 14 errebote) eta Blagota Sekulic (11rekin) izan dira Gipuzkoa Basketeko onenak.
Fitxa teknikoa:
69 – Gipuzkoa Basket (9+29+12+19): Dani Perez (5), Nevels (9), Salvo (9), Bobrov (10) eta Sekulic (11) –hasierako bostekoa-; Maiza (3), Oroz (5), Van Lacke (5), Corbacho (7), Barro (5) eta Beraza.
89 - Bilbao Basket (26+20+22+21): Schreiner (8), Jaylon Brown (14), Matulionis (10), Cruz (13) eta Lammers (4) –hasierako bostekoa-; Salgado (4), Rigo (8), Eduardo Martínez (15), Sinica (3), Larsen (10), Mendikote eta Aldekoa.
Partzialak: 9-26, 38-46 (atsedena); 50-68 eta 69-89.
Epaileak: Manuel, Sanchez eta Gonzalez.