ACBko 25. jardunaldia
Unicaja-Bilbao Basket (92-72): Merezitako porrota Martin Carpenan
Erredakzioa
Etxeko taldeak hasieratik gainditu du Fotis Katsikarisena eta bizkaitarrek 'basket average'a galdu dute.
&' || 'nbsp;Bizkaia Bilbao Basketek merezitako porrot mingarria jaso dute Malagako Unicajaren aurka (92-72) ACB Ligako 25. jardunaldian.
Lehen zati kaskarra jota du Fotis Katsikarisen taldeak Martin Carpenan. Portzentai eskasak eta joko kaskarra baliatuta, erraz gainditu du Unicajak Bizkaia. Atsedenaldian, 47-26koa zen markagailua etxekoen alde.
Suspertzeko zantzu txikia eskaini du talde bizkaitarrak, baina berehala desagertu da eta Unicaja izan da jaun eta jabe. Neurketako saskiratzaile nagusia Gerald Fitch izan da (26) eta Bilbao Basketen Banicek 13 lortu ditu.
Fitxa teknikoa:
92 - Unicaja (26+21+23+22): McIntyre (12), Freeland (13), Archibald (7), Almazan (3), Fitch (26) -hasierako bostekoa-, Rodríguez (3), Tripkovic (8), Blakney (-), Sinanovic (4), Rubio (12), Blanco (4).
72 - Bilbao Basket (14+12+21+25): Warren (9), Jackson (16), Mavroeidis (12), Banic (13), Mumbru (6) -hasierako bostekoa-, Fisher (0), Vazquez (-), Sonseca (2), Hervelle (0), Vasileiadis (12), Blums (2).
&' || 'nbsp;