Itxi

Sevillan

Cajasol-Bilbao Basket (78-83): Bizkaitarren garaipen garrantzitsua

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek sailkapenean aurrerapausoa emateko garaipen garrantzitsua lortu dute andaluziarren aurka. Hervellen eta Mumbruren lana, garaipena lortzeko erabakigarria izan da.

Norgehiagokaren lehen zatian, Sevillako taldeak intentsiate asko jarri du kantxan eta Bilbao Basket atzetik joan da markagailuan. Cajasol eroso egon da lehen laurdenean eta 19-16ko emaitzarekin konfiantza irabazi du. Bigarren laurdenean Mumbru eta Hervelle zaldu dira bizkaitarrentzat eta Katsikarisen taldea aurretik jarri da (22-23). Bullockek saskiraketa garrantzitsuak lortu ditu etxekoentzat, baina talde beltzak defentsa sendotu egin du atsedenaldira 40-43koarekin joateko.

Hirugarren laurdenean Paul Davisek berriz ere gidatu ditu andaluziarrak erasoan, baina Fisherrek eta Mavroeidisek min handia egin dute erasoan, aulkitik irten eta gero (60-64). Laureen erabakigarrian Mumbruk eta Hervellek hartu dute taldeko ardura eta bizkaitarrek garaipen garrantzitsua lortu dute playoffetako borrokan jarraitzeko.Azken emaitza 78-83koa izan da.

Fitxa teknikoa:

78 - Cajasol (19+21+20+18): Sastre (5), Bullock (18), Triguero (5), Satoransky (5) eta Katelynas (6) -hasierako bostekoal-, Kirksay (9), Davis (14), Aguilar (0), Ivanov (10) eta Urtasun (6).

83 - Bizkaia Bilbao Basket (16+27+21+19): Warren (11), Mumbru (11), Sonseca (2), Banic (10) eta Jackson (7) -hasierako bostekoa-, Fisher (10), Vasileiadis (5), Mavroeidis (9), Blums (3) eta Hervelle (15).