Kontratu luzatzea
Schreinerrek Bilbao Basketen jarraituko du
eitb.eus
Joko-antolatzaile austriarrak urtebetez luzatu du talde bilbotarrarekin zeukan lotura.
Thomas Schreiner joko-antolatzaile austriarrak (1,95 metro, 32 urte) beste denboraldi batez luzatu du Bilbao Basketekin zeukan kontratua.
Joan zen denboraldian 6,5 puntu sartu, 4,5 asistentzia banatu eta 9,8ko balorazioa lortu zuen batez beste, norgehiagoka bakoitzean jokatu zituen 21 minutuetan. Berak sartu zuen mailaz igotzeko balio izan zuen hiruko erabakigarria, eta, horrez gain, Urrezko LEBeko Lauko Finaleko jokalari baloratuena izendatu zuten.
Horrenbestez, hurrengo denboraldia ACB Ligan jokatuko duen bosgarrena izango da Schreinerrentzat, Morabanc Andorran hiru denboraldiz eta 2017/2018 denboraldian San Pablo Burgosen aritu ostean.