Itxi

Bigarren norgehiagoka

Real Madril-Bilbao Basket (66-71): Kanporaketa berdindu dute

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek ezustekoa eman dute Madrilen eta kanporaketa 1-1 berdintzea lortu dute. Jaurtiketa libreetako marratik lortutako puntuek erabaki dute norgehiagoka.

Bizkaia Bilbao Basketek finalerdietako kanporaketa berdintzea lortu du Madrilgo Kutxa Magikoan 66-71 irabazita. Bilboko taldeak lehen zati bikaina jokatu du (25-44), baina hirugarren eta azkenengo laurdenetan garaipena lortzeko asko sufritu behar izan du. Azkenean, jaurtiketa libreek erabaki dute norgehiagoka.

Bilboko taldeak intentsitate handia jarri du kantxan hasierako minutuetatik eta errebotea ondo kargatu du erasoan, baloi asko berreskuratuz. Horrela, Bilbao Basketek aurrea hartu du markagailuan (8-11), nahiz eta Sergio Llulek puntu garrantzitsuak lortu dituen talde zuriarentzat. Talde beltzak lehen laurdenean erraz agindu du markagailuan eta 14-19ko emaitzarekin bukatu da lehen partziala.

Bigarren laurdenean bizkaitarrek erritmoa bizitu egin dute eta talde-joko aparta erakutsi dute, Kutxa Magikoan erakustaldia emanez. Jacksonek eta Banicek puntuak jarri dituzte Bilboko taldearentzat eta 16 goitik jarri dira (20-36) Katsikarisen mutilak. Defentsan sendo jarraitu dute bilbotarrek eta atsedenaldian Real Madrilen aurka ezustekoa eman dute 25-44ko markagailuarkein.

Hirugarren laurdenean, madrildarrak esnatu egin dira eta 11-0eko partziala lortu dute 36-44ko markagailua jartzeko. Bizkaitarrek soilik sei puntu lortu dituzte eta horregatitik zuriek norgehiagoka estutzeko aukera aprobetxatu egin dute (43-46). Laurden erabakigarria baino lehen, Bilbao Basketek bost puntuko aldea soilik mantentzea lortu du (45-50), Real Madrilek intentsitate handia ezarri duelako.

Azkenengo laurdenean Sergio Llulek gidatu du talde madrildarra erasoan eta zuriak 59-58 aurretik jarri dira markagailuan Ante Tomicek lortutako puntuei esker. Hala ere, Mumbruk erantzuna eman du talde beltzean eta Katsikarisen mutilak 62-63 jarri dira. Azken segundoetan Bilbao Basketeko jokalariek ez dute jaurtiketa libreetako marratik hutsik egin eta garaipena eskuratu dute kanporaketa 1-1 berdinduz. Azken emaitza 66-71koa izan da Kutxa Majikoan.

Fitxa teknikoa:

REAL MADRIL: Tomic (10), Prigioni (6), Llull (20), Suarez (7), Reyes (5) -hasierako bostekoa- Fisher (4), Mirotic (5), Rodríguez (1), Begic (2) eta Tucker (6).

BIZKAIA BILBAO BASKET: Jackson (13), Blums (3), Mumbru (13), Hervelle (8), Mavroeidis (6) -hasierako bostekoa- Warren (2), Fisher, (5), Banic (10), Vasileiadis (11) eta Vazquez (-).

Albisteak (1)