Endesa Liga
Bilbao Basketek ezin hobeto hasi du denboraldia
Bilbotarrek 67-81 gainditu zuten iBerostar Tenerife. Jonathan Bouteille, 27 punturekin, saskiratzailerik onena izan zen.
iberostar Tenerife taldeak ezustekoa izan zuen Endesa Ligako estreinaldian. Bilbao Basketek 67-81 gainditu zion Txus Vidorretaren taldeari partida serioa eta borobila egin ondoren.
Etxeko taldean hiru jokalarik soilik lortu zituzten puntuak lehen zatian, hots, Huertasek (13 puntu), Dani Diezek (8) eta Shermadinik (11); halere, atsedenaldian 35-34 agintzen zuen Tenerife, baina Mumbruren taldeak berean jarraitu zuen eta neurketaren kontrola izan zuen azken bi laurdenetan.
Jonathan Bouteillek 27 puntu erdietsi zituen eta Brownek 18, biak izan ziren gizon garrantzitsuenak erasoan.
67. Iberostar Tenerife (14+21+12+20): Huertas (21), Salin (6), Diez (8), Gielo (0), Shermadini (23) -hasierako bostekoa-; Lundberg (0), Yusta (2), Lopez (0), Guerra (4), Atkins (3), Cabrera (0) eta Suarez (0).
81. Bilbao Basket (17-17-21-26): Rousselle (5), Bouteille (27), Martínez (8), Kulboka (6), Balvín (6) -hasierako bostekoa- ; Brown (18), Sergio Rodriguez (0), Schreiner (5), Cruz (0) eta Lammers (6).
Epaileak Conde, Araña eta Sanchez Benito.