Itxi

Endesa Liga

Bilbao Basketek zazpigarren garaipena lortu du, Betisi irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Alex Mumbruren taldea aurkaria baino gehiago izan da partida osoan. Atsedenaldian 42 eta 37 izan dira aurretik.

Alex Mumbru bere jokalariei aginduak ematen. Argazkia: Efe.

Ondrej Balvin pibot txekiarrak eta Alex Bouteille hegaleko frantziarrak protagonista izan dira Bilbao Basketek Miribillan Betisen aurka lortutako garaipenean (75-69). Bouteillek 38 puntu egin ditu eta 52ko balorazioarekin amaitu du neurketa.

Garaipen honi esker, bilbotarrek zuloa zabaldu dute kaitsiera postuekin eta lau garaipenetara dituzte zuloan sartuta dauden taldeak. Hain zuzen, Betis da horietako bat gaur igo berrien arteko norgehiagoka galdu ostean.

Bilbao Basketek andaluziarrek baino hobeto hasi du neurketa, Betis partidan sartzeko arazoak zituela aprobetxatuta. Horrela, Mumbruren jokalariek 12 puntukora arteko aldea ere lortu dute lehen laurdeneko momentu batean, azkenean 26 eta 15 bukatzeko.

Bigarrenean gauzak  aldatu egin dira eta Betisek 0 eta 7ko partziala egin du, baina partida ez da hautsi eta atsedenaldian Bilbao Basketek bost puntuko aldea izan du: 42-37.

Azken laurdenaren hasieran, bizkaitarrek 10 puntuko aldea izan dute berriro, Sulejmanovicek erasoan hartutako bi erreboteei esker (61-51). Hortik aurrera, beltzezko gizonek nahikoa izan dute aldeari eustearekin (75-69).

Fitxa teknikoa

75 - RETAbet Bilbao Basket (26+16+15+18): Schreiner (4), Brown (4), Bouteille (23), Kulboka (13) eta Lammers (6) -hasierako boskotea-; Rousselle (2), Rafa Martínez (4), Sergio Rodríguez (2), Cruz, Balvin (15), Sulejmanovic (2) eta Rigo.

69 - Coosur Real Betis (15+22+14+18): Sipahi (7), Slaughter (13), Conger (13), Enechionyia (3) eta Niang (4) -hasierako boskotea-, Oliver (14), Borg (10), Almazán, Martín (3), Izundu eta Whittington (2).

Partzialak: 26-15, 42-37 (atsedenaldia); 57-51 eta 75-69 (amaiera).

Albisteak (3)