Porrota
Bilbao Basketek jipoia hartu du Kanaria Handiaren etxean (92-54)
Agentziak | Erredakzioa
Munbruren taldeak agur esan dio garaipenen boladari. Kanariarrak jaun eta jabe izan dira eta 38 puntuko aldeaz gailendu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Herbalife Kanaria Handiak Bilbao Basket egurtu du 92 eta 54 Endesa Ligako 19. jardunaldian. Bilbotarrek ez dute euren lekua aurkitu neurketa osoan eta kanariarrek, garaipen honi esker, hiru porroteko bolada txarra etetea lortu dute. Bi taldeak play-offean sartzeko lehian ari dira.
Hasiera kaskarra izan dute bi taldeek, baina Herbalifek berehala hartu dio neurria partidari eta 12-3 aurreratu dira lehen 5 minutuen ostean. Lehen laurdenaren amaieran, aldea 12 puntura arte handitu dute (22-10).
Bigarrenean, gauzak ezer gutxi aldatu dira. Bilbotarrek jokoari abiadura ematen saiatu dira, baina kanariarrek kanpotik egindako jaurtiketek min handia egin dute eta bi taldeen arteko zuloa 22 puntuetara iritsi da atsedenaldian (48-26).
Hirugarren laurdenean, Mumbruren taldea esnatu egin da eta aldea 14 puntura murriztu du (55-41). Baina egoerak ez du jarraipenik izan eta hirugarren laurdenaren amaieran 23 puntura izan dira kanariarrak (68-45).
Azkeneko laurdenean, partidak gorabehera asko izan ditu, baina Herbalifek ez du kontrola galdu eta bizkaitarrek huts ugari egin dituzte. Azken emaitzak ez du bilbotarren partida txarraren inguruan zalantzarik utzi: 92 eta 54, Bilbao Basket galtzaile, 38 puntugatik.
Fitxa teknikoa:
92. Herbalife Gran Canaria (22+26+20+24): Rabaseda (-), Shurna (13), Costello (10), Cook (4), Harper (24) -hasierako boskotea- Bourousis (2), Santana (4), Burjanadze (2), Beirán (16), Okoye (14), Diop (3) eta Paulí (-).
54. RETAbet Bilbao (12+14+19+9): Brown (3), Schreiner (3), Balvin (-), Bouteille (15), Kulboka (2) –hasierako boskotea- Rousselle (10), Rodríguez (-), Rigo (-), Cruz (2), Martínez (3), Sulejmanovic (10) eta Lammers (6).