Itxi

Ofiziala

Bouteillek Bilbo utzi eta Unicajan jokatuko du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Gaur bertan Malagako taldeak ofiziala egin du albistea. 2022ko ekainera arte sinatu du frantziarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Axel Bouteillek ez du Bilbao Basketen jarraituko, eta Unicajan jokatuko du. Jokalari frantziarra bere herrialdeko selekzioarekin egon da FIBA leihoetako partidak jokatzen, eta komunikabide frantziarrei baieztatu die Bilboko taldea utziko duela Malagakora joateko.

Gaur bertan Unicaja Malagak berak ofiziala egin du albistea.

"Unicajaren interesaren berri eman zidatenean, bi klubak negoziatzen ari ziren jada. Nik, baiezkoa eman nion eskaintzari, noski. Nire ibilbidean aurrerapauso bat da, talde handi batera noalako", adierazi zuen Bouteillek.

Bilbao Basketekin, batez beste 17,7 puntu erdietsi ditu partidako Axel Bouteillek, eta Unicajak 150.000 euro inguru ordainduko dizkio talde bizkaitarrari. Bilbao Basketek merkatura joko du frantziarraren hutsunea betetzeko jokalariren bat fitxatzeko.

Bestalde, Unicajak ofizial egin du Marko Simonovicen fitxaketa. Ondorioz, bi fitxaketa hauekin, bikain bete ditu lesionatuta dauden Axel Toupanek eta Dragan Milosavljevicek utzitako hutsuneak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)