22. jardunaldia
Bilbao Basketek galdu egin du Betisen aurka, Sevillan (81-79)
Agentziak | Erredakzioa
Beltzezko gizonek neurketa irabazteko aukerak izan dituzte, baina azken segundoetan huts egin dute.
Erik Green estatubatuarrak egindako partida bikainak (28 puntu, 6 errebote eta 32ko balorazioa) garaipen garrantzitsua eman dio Real betisi (81-79) Bilbao Basketen auka jokatutako partidan. Bilbotarrek eskuan izan dute garaipena, baina Rafa Martinezek huts egin du azken segundoetan egindako hiruko jaurtiketa.
Etxekoak 5 eta 0 aurreratu dira hasieran, baina bilbotarrek berehala irauli dute emaitza (5-9). Dena den, andaluziarrek aurre hartu dute berriro (12-9 eta 14-12) eta azkenean lehen 10 minutuak 22nako emaitzarekin amaitu dira.
AJ Slaughterren puntuen faltan, Nacho Martin izan da saskiratzeen erantzukizuna bere gain hartu duena.
Greenen saskiratze batek 37-36 jarri du aurretik Betis eta atsedenaldira 43 eta 42 iritsi dira. Mumbruk Serron fitxaketa berria jokoan jarri du bigarren laurden horretan.
Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Basket Betis baino motelago atera da (54-45 eta 59-50). Green geldiezin aritu da eta andaluziarrak horretaz baliatu dira. Bilbotarrek, berriz, Bouteilleren eta Balvinen puntuak faltan bota dituzte.
Azkenengo laurdenera 64 eta 60 iritsi dira.
Bilbotarrek tentsioa ondo mantendu dute eta garaipena lortzeko lehiatu dira (72na, Kulbokaren matearen ostean). Baina Greenek eguna eduki du eta 78-75 aurreratu du bere taldea azken jokaldietan duen onena emanez. Rafa Martinezek eskuetan izan du bilbotarren garaipena, baina huts egin du azken segundoetan egindako hiruko saskiratzean.
Fitxa teknikoa
81 - Coosur Betis (22+21+21+17): Conger (6), AJ Slaughter (14), Green (28), Jordan (8), Whittington (3) –hasierako boskotea-, Oliver (-), Martín (7), Almazán (6), Borg (3), Niang (4), Sipahi (2) eta Obi (-).
79 - RETAbet Bilbao Basket (22+20+18+19): Rousselle (12), Rodríguez (12), Martínez (7), Balvin (10), Sulejmanovic (10) –hasierako boskotea-, Schreiner (5), Rigo (5), Cruz-Uceda (-), Serrón (3), Kulboka (8), Haws (7) eta Lammers (-).