Hirugarren aurpegi berria
Bizkaia Bilbao Basketek D'Or Fischer fitxatu du
Erredakzioa
Real Madrileko jokalari ohiak Bilbon jokatuko du Roger Grimau eta Raul Lopezekin batera.
D’Or Fischer jokalari estatubatuarra fitxatu du Bizkaia Bilbao Basketek datorren denboraldirako. Euroligan debuta egingo dute bizkaitarrek eta horregaitik Grimau, Raul Lopez eta Fischer fitxatu dituzte talde sendotzeko.
Philadelphiako pibotak (2,11 metro eta 116 kilo) barneko jokoan sendotasuna ekarriko dio talde beltzari, Real Madrilen 6,2 puntu, 4,8 errebote eta 1,6 tapoiko bataz bestekoa egin eta gero.