Akordioa
Arnoldas Kulboka jokalariak bi urterako berritu du kontratua Bilbao Basketekin
Agentziak | Erredakzioa
Talde bilbotarrean ematen ari den maila ona dela eta, Endesa Ligako 'Jokalari gazte onenaren' saria lortzeko hautagaien artean dago.
Bilbao Basketek konfirmatu egin du Arnoldas Kubolka jokalariak bere kontratua bi urte luzatu duela. Lituaniarrak 22 urte ditu eta 2,08 metroko altuera du.
Valentzian erabakiko den Endesa Ligaren azken txanparen faltan, Kubolkak, 8,5 puntu sartu eta 3,6 errebote hartu ditu batez beste, Endesa Ligan jokatzen duen lehen denboraldian.
Bilbao Basketen izandako errendimenu onari esker, Kulbokak lehiaketako ‘Jokalari Onenaren Saria’ irabazteko aukera du.
“Arnoldas jokalari oso garrantzitsua da gure plantillaren barruan. Gaztea da eta kalitatea du. Oso gustura daude beste bi denboralditan hemen izango dugulako”, iderazi du Rafa Pueyo Bilbao Basketeko kirol zuzendariak.
Pueyok espero du lituaniarrak “bere progresioarekin jarraitzea” eta datorren denboraldian “jokalari garrntzitsua izatea, ACBn eta Txapeldunen Ligan”.
Kulbokak ezin izango du, ziurrenik, Valentziako azken fasean jokatu. Hala ere, “oso pozik” agertu da zaleei akodriaren berri ematean eta babesa eskatu die. “Behar-beharrezkoa dugun energía ematen digute”, azpimarratu du.
Kulbokak bilbotarrekin kontratua berritzen duen hirugarren jokalaria da, Ondrej Balvinenaren eta Jonathan Rousellerenaren ostean.