Belaunean lesioa
Eurobasketa ez jokatzea 'kolpe gogorra' da Axel Hervellentzat
Erredakzioa
Irailaren 31n eta urriaren 1ean Superkopa jokatuko da Bilbon eta hitzordu horretarako prest egotea espero du. Jokalaria Bilbao Basketekin eskertuta agertu da.
Bizkaia Bilbao Basketeko Axel Hervellek "kolpe gogortzat" jo du Lituaniako Eurobasketean parte hartu ez izana. Belgikarrak belaunean hartu zuen mina selekzioarekin entrenatzen ari zenean.
"Aspalditik daramat Belgikarekin Eurobasket batean jokatzeko gogoekin. Lana eta ahalegina handia izan da", aitortu du Hervellek Bilbon emandako prentsaurrekoan.
Irailaren 31n eta urriaren 1ean Superkopa jokatuko da Bilbon eta hitzordu horretarako prest egotea espero du jokalariak. Bilbao Basketekin eskertuta agertu da klubetik eman dioten babesagatik.