Endesa Liga, azken fasea
Bilbao Basketek lehen garaipena lortu du, Iberostar Teneriferi irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Lehen bi partidak galdu arren, bilbotarrek bizirik jarraitzen dute eta finalertdietara sartzeko itxaropenei eusten diete.
Your browser doesn’t support HTML5 video
RETAbet Bilbao Basketek lehen garaipena lortu du Endesa Ligako azken faseko A multzoko hirugarren jardunaldian, Iberostar Teneriferi 70 eta 78 irabazita. Emaitza honekin, bilbotarrek finalerdietan sartzkeo aukerekin jarraitzen dute.
Hasierako minutuetako berdintasunaren ostean, 8 eta 0eko partzialak lehen laurdena bizkaitarren alde jarri du. Lehen zatia Jonathan Rouselle izan da jokalarik onena Mumbruren taldean, 7 punturekin, eta Sasu Salin Tenerifekoen artean, 10 punturekin.
Saskiaren inguruan maila ona eman dute bilbotarrek baina kanpoko jaurtiketetan ez dira batere fin ibili. Hala ere, erreboteak harrapatzerakoan zuhur aritu dira eta horri esker 32 eta 33ko emaitzarekin joan dira aldageletara.
Atsedenaldiaren ostean, Alex Suarezen hiruko batek aurretik jarri ditu kanariarrak (37-36), baina Marcelinho Huertas eta Shermadini ez dira ondo jokatze aritu eta azken laurdena 52 eta 61eko emaitzarekin hasi dute.
Rafa Martinezen saskiratze batekin, bilbotarrek partidako zulorik handoena egin dute markagailuan (55-66), eta alde hori nahikoa izan dute Teneriferen ahalegineu eusteko eta lehen garaipena lortzeko (70-78).
Horrela, Bilbao Basketek Endesa Ligako azken faseko finalerdietan sartzeko aukerekin jarraitzen du.
Fitxa teknikoa
70-. IBEROSTAR TENERIFE: Huertas (4), Salin (10), Díez (10), Shermadini (13) eta White (-) --hasierako boskotea--; Zeisloft (22), Bogris (4), Radoncic (1), Lundberg (3), Suárez (3) eta Guerra (-).
78-. RETABET BILBAO BASKET: Rousselle (13), Rigo (5), Cruz (6), Martínez (13) eta Balvin (7) --hasierako boskotea--; Serron (4), Lammers (10), Sulejmanovic (10), Rodríguez (3) eta Ruiz (7).
Partzialak: 15-20, 17-13, 20-28 eta 18-17.