Urriaren 13an
Bilbao Basketek Atenaseko AEK hartuko du Txapeldunen Ligako lehen partidan
eitb.eus
Lehen bidaia Italiara izango da, Boloniara hain zuzen ere, han Fortitudoren aurka jokatuko beharko dute iluntzeko 20:30ean ere.
RETAbet Bilbao Basketek 2020-2021ko Basketball Champions League (BCL) lehiaketa etxean hasiko du. Urriaren 13an izango da lehen partida eta Miribillan jokatuko dute Atenaseko AEK talde indartsuaren aurka 20:30ean.
FIBAk antolatzen du txapelketa eta egutegi osoa iragarri du jada. Lehen bidaia Italiara izango da, Boloniara hain zuzen ere, han Fortitudoren aurka jokatuko beharko dute iluntzeko 20:30ean ere.
Alex Mumbruren gizonak D Multzoan daude Pinar Karsiyaka (TUR), Cholet (FRA), Fortitudo Bolonia (ITA), AEK (GRE), Hapoel Holon (ISR), Brose Bamberg (ALE) eta sailkatze kanporaketatik atera behar den beste talde batekin, (BC Balkan (BUL)-Tsmoki Minsk (BIE) vs London Lions (GBR)-Neptunas Klaipeda (LIT)).
Egutegia
Urriak 13, RBB-AEK Atenas 20.30
Urriak 20, Fortitudo Bolonia-RBB 20.30
Urriak 27, RBB-Cholet 20.30
Azaroak 3, RBB-Hapoel Holon 20.30
Azaroak 10, Pinar Karsiyaka-RBB 18.00
Azaroak 17, RBB-Brose Bamberg 20.30
Abenduak 8, Atariko taldea-RBB
Abenduak 15, AEK Atenas-RBB 18.30
Abenduak 23, RBB-Fortitudo Bolonia 20.30
Urtarrilak 5, Cholet-RBB 20.30
Urtarrilak 13, Hapoel Holon-RBB 18.30
Urtarrilak 20, RBB-Pinar Karsiyaka 20.30
Urtarrilak 27, Brose Bamberg-RBB 20.00
Otsailak 2/3, RBB-Atariko taldea