Igandean, 12:30ean
Lucentum-Bilbao Basket: Bizkaitarrak, Vidorretaren taldearen aurka
Erredakzioa
Katsikarisen mutilek denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko dute Alacanten. Jokalarien lesioek Bilboko taldea baldintzatuko dute.
Bizkaia Bilbao Basketek Lucentum Alacant taldearen aurka hasiko du Endesa Liga. Bizkaitarrek Txus Vidorretaren taldeari egin beharko diote aurre etxetik kanpora. Katsikarisen erabaki garrantzitsuak hartu beharko ditu jokalari asko minudta baitaude.
Axel Hervellek ezin izango du Lucentumen aurka jokatu Belgikako selekzioarekin lesionatu baitzen. Mavroeidisek ere hankan mina hartu zuen eta zalantza izando da azken unera arte. Raul Lopezek aurreneko minutuak joka ditzake, baina erritmo falta nabaritu egingo du joko antolatzaileak.
Horrela, Oliver Stevicek debuta egin dezake talde beltzarekin, barneko jokalarien errotazioa zabaltzeko.