Itxi

Lesio larria

Tomeu Rigok haustura du ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Lesioaren eraginez sei hilabetez egon daiteke jokatu gabe. "Prozesu luzea izango du aurretik, baina bere ondoan egongo gara babesa sentitu dezan", adierazi du klubak.

Tomeu Rigo, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

RETAbet Bilbao Basketeko jokalaria den Tomeu Rigok haustura du esker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan, klubak osasun-txosten baten jakinarazi duenez. Iragan igandeko Joventuten aurkako partidan min hartu zuen.

Rigo espezialista baten kontsultara joango da datozen egunetan sendatze-prozesurako aukera onena zein den aztertzeko. Lesioaren eraginez, sei hilabete eman ditzake jokatu gabe.  

"Prozesu luzea izango du aurretik, baina bere ondoan egongo gara babesa sentitu dezan. Tomeu jokalari sendoa da, lanerako eredu bat. Laster berriro jokatzeko prest egotea espero dugu", adierazi du Bilbao Basketek ohar baten bidez.

Albisteak (3)