Itxi

Endesa Liga

Manresa-Bilbao Basket (81-73): Beste porrot bat

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek ez dute ohiko maila erakutsi eta Kataluniako taldeak garaipen erraza eskuratu du. Lehenengo laurdenean Assigniak 20 puntuko aldea lortu du eta abantaila erabakigarria izan da.

Argazkia: EFE.

Bilbao Basket taldeko jokalariek akats ugari egin dituzte lehenengo laurdeneko aurreneko minutuetan eta Assignia Manresak markagailuan abantaila garrantzitsua eskuratu du Doellmanen eta Montañezen saskiraketei esker (22-4). Katsikarisen mutilek ezin izan dute kantxan erantzun eta Kataluniako taldeak 20 puntuko abantaila lortu du markagailuan 29-9koa ezarriz.

Bigarren laurdenean etxeko taldeak erasoan sendo jarraitu du eta saskiraketa errazak lortu dituzte jokalari gorriek (34-14). Hala ere, Bilboko taldeak defentsa asko sendotu du eta Mumbruk 10 puntura jarri du Bizkaia markagailuan (40-30). Atsedeneladia baino lehen, Raul Lopezek 42-34koa jarri du.

Hirugarren laurdenean Bilboko taldea 3 puntura jarri da markagailuan Marko Banicen saskiraketa bati esker, baina Manresak ederki erantzun du eta abantaila garrantzitsua lortu du (48-41). Vasileiadisek bi hiruko lortu ditu, baina etxeko taldeak sendotasun handia erakutsi du eta Adam Hangak 64-51ekoa jarri du markagailuan.

Laurden erabakigarrian Katsikarisen mutilek akatsak egin dituzte erasoan eta Kataluniako taldeak saskiraketak lortzen jarraitu du. Bilbao Basketek ezin izan du markagailua irauli eta azken emaitza 81-73koa izan da. Bizkaitarrek bigarren porrota jaso dute aste berean.

- Ficha técnica:

81. Assignia Manresa (29+13+22+17): Rodríguez (7), Montañez (15),
Landry (8), Doellman (19) Asselin (9) -cinco inicial-, Achara (3),
Gladyr (7), Oriola (-), Hanga (7), Hernández (6) y Palsson (-).

73. Bizkaia Bilbao Basket (9+25+17+22): López (4), Blums (-),
Mumbrú (10), Hervelle (-), Fischer (6) -cinco inicial-, Jackson (4),
Banic (10), Mavroeidis (15), Grimau (-), Vasileiadis (14) y Fisher
(10).