Bi hilabeterako
Bilbao Basketek Alade Aminu fitxatu du
A.B. | EITB Media
Pibot postuan jokatzen du, eta bi hilabeterako kontratua sinatu du. Min hartuta dagoen Ondrej Balvinen hutsunea beteko du.
RETAbet Bilbao Basketek Alade Aminu jokalaria fitxatu du, bi hilabeterako. Pibot postuan jokatzen du, eta herritartasun bikoitza du; nigeriarra eta estatubatuarra. Min hartuta dagoen Ondrej Balvinen hutsunea beteko du.
Aminu (Atlanta, AEB; 33 urte, 2,11 metro) ez da Bilboko taldeak aste honetan egin duen fitxaketa bakarra, asteartean John Jenkins amerikarra fitxatu zuela iragarri baitzuen. Jenkins, Quentin Serronen hutsunea betetzeko ekarri dute.
Alade Aminuk Poloniako Polski Cukier Tor taldean jokatu zuen 2019-2020 denboraldian. Txapeldunen Ligan lehiatu zen, partidako 13.3 puntu eta 6,3 errebote erdietsi zituelarik.