4 urteko babesa
Gescrap, Bilbao Basketen babesle nagusia
Erredakzioa
2 milioi euro jasoko ditu Bilboko taldeak urte bakoitzeko. Hori bai, Bilbao Basketek ezinbestean aritu beharko du Europako Txapelketetan, alegia Euroligan edo Eurocupean.
Bizkaia Bilbao Basketek Gescrap babesle berriarekin lortutako akordioa sinatu du eguerdian. Burdina-jatorria duten piezak berreskuratzeaz arduratzen den multinazionalak 4 urteko babesa emango dio Bilbao Basketi eta 2 milioi euro urte bakoitzeko.
Hori bai, Bilbao Basketek ezinbestean aritu beharko du Europako Txapelketetan, alegia Euroligan edo Eurocupean, enpresa honen asmoa Europan bere izena eta irudia zabaltzea baita.