Itxi

ACBko 8. jardunaldia

Gescrap Bizkaia-Cajasol (67-75): Porrot mingarria

Erredakzioa

Katsikarisen taldeak ligako bosgarren porrota jaso du, aurrenekoa etxean; azken laurdenean galduta eta idearik gabe aritu da Bizkaia. Urtasun izan da partidako saskiratzaile onena 22 punturekin.

Gescrap Bizkaia-Cajasol. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak ligako bosgarren porrota jaso du, aurrenekoa etxean, Cajasolen aurka jokatutako neurketan (67-75).

Ondo jokatu dute Katsikarisen gizonek lehen laurdenean (18-13). Sevillako taldea ahulegi agertu da eta Bizkaia hasieratik nagusitu da.

Bizkaiaren defentsako jokoak okerrera egin du bigarren laurdenean eta Cajasolek partida berdintzea lortu du. Gainera erasoan huts egiten hasi da Gescrap Bizkaia. Atsedenaldian parekatua zegoen neurketa (28-28). Joan Plazaren taldeak 10-15eko partziala egin du.

Bilboko taldea hirugarren laurdenean suspertu du Aaron Jacksonen eta Vasileiadisen eskutik eta lau puntuko errentarekin (53-49) egin diote aurre azken laurdenari.

Asko sufritu du Gescrap Bizkaiak azken hamar minutuetan. Galduta eta ideiarik gabe, taldea ez da lasaitasunari eusteko gai izan eta garaipena Cajasolek eskuratu du. Txemi Urtasun izan da partidako saskiratzaile onena 22 punturekin.

Fitxa teknikoa:

67.- Gescrap Bizkaia (18+10+25+14): Jackson (12), Grimau (12) Vasileiadis (15), Banic (10) eta D'or Fischer (4) -hasierako bostekoa-; Josh Fisher (2), Blums (4), Mumbru (8) eta Mavroeidis (-).

75 - Cajasol Banca Civica (13+15+21+26): Satoransky (4), English (4), Jasen (2), Rubio (1) eta Paul Davis (16) -hasierako bostekoa-; Calloway (4), Urtasun (22), Tepic (4), Bogdanovic (15) eta Triguero (3).

Albisteak (2)