Itxi

Euroleague Basketball

Olympiakos-Gescrap Bizkaia (88-81): Bilbao Basketen porrota

A.B.

Erredakzioa

Partida berdindua izan da eta Katsikarisek zuzentzen duen taldeak lan ona egin du, baina azken laurdenean greziarrak nagusitu dira.

Olympiakosek 88-81 irabazi dio Gescrap Bizkaiari. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak galdu egin zuen Olympiakosen aurka Grezian jokatu zuen Euroligako partidan (88-81). Porrot honekin zaildu egiten zaie bizkaitarrei Top 16rako txartela lortzea.

Partida oso berdinduia izan hasieratik. Lehen laurdenean bi taldeak ondo ibili ziren bai erasoko zein defentsako lanean. Berdintasuna izan zen nagusi lehen hamar minutuetan eta bi puntuko abantaila besterik ez zuen lortu etxeko taldeak (26-24).

Bigarren laurdena ere ildo beretik joan zen. Berdintasuna izan zen nagusi eta horren erakusle markagailuan irudikatu ziren berdinketak; 29-29, 31-31, 33-33 eta 38-38. Partida 45-42ko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.

Atsedenalditik itzultzerakoan ikusi ahal izan zen Gescrap Bizkaiaren jokorik onena. Fotis Katsikarisek zuzentzen duen taldeak lan bikaina burutu zuen eta bost punturainoko abantaila ere eskuratu zuen (52-57). Olympiakosek, ordea, garaiz erreakzionatu zuen eta puntu bakarrera murriztu zuen desabantaila laurdenaren amaieran (60-61).

Azken laurdenaren hasieran beheraldia izan zuen Bilbao Basketek eta momentu horretaz baliatu zen Olympiakos abantaila lortzeko. Greziarrek bederatzi puntuko aldea lortu zuten (79-70) eta Bilbao Basket aldeak murrizten saiatu zen arren beranduegi izan zen. Olympiakosek ondo eutsi zion abantailari eta partida irabazi zuen 88-81eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

88 - Olympiacos (27+18+15+28): Lucas (6), Spanoulis (29), Keselj (2), Antic (13) eta Papadopoulos (4) -hasierako bostekoa-; Mantzaris (-), Papanikolau (8), Gecevicius (-), Printezis (8), Hines (18) eta Pelekanos (-).

81 - Gescrap Bizkaia (24+18+19+20): Jackson (13), Grimau (2), Mumbru (17), Banic (15) eta D'or Fischer (9) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (-), Josh Fisher (-), Blums (14), Vasileiadis (7), Krupalija (-) eta Mavroidis (4).