Endesa Liga
Bilbao Basket-Fuenlabrada, atzeratuta Madrilgo taldean eman diren positiboengatik
Agentziak | EITB Media
Covid-19 koronabirus kasuak antzeman dituzte Fuenlabradako jokalarien artean, eta neurketa atzeratzea erabaki du ACBk, datozen egunetan zehaztuko duelarik neurketaren data berria.
Apirilaren 17an jokatzekoa zen RETAbet Bilbao Basketen eta Urbas Fuenlabradaren arteko Endesa Ligako 32. jardunaldiko neurketa atzeratu egin da, Madrilgo taldean antzeman diren covid-19 kasuengatik.
"Datozen egunetan jakinaraziko ditugu azken aldian atzeratuta geratu diren partiden datak eta ordutegiak", adierazi du ACBk ohar baten bidez.