Baskonia Top 16tik at
Gescrap Bizkaia-Caja Laboral (77-72): Bilbotarrak Top 16ean
ERREDAKZIOA
Caja Laboral Top 16tik kanpo gelditu da Bilbao Basketen aurka galdu (77-72) eta Fenerbahcek Cantu menderatu ostean (76-83).
Neurketa erabakigarria zen eta jokalariak intensitate eta tentsioz beteta irten ziren kantxara. Gescrap Bizkaiak jarri zuen martxan markagailua lehen saskiratzea eta lehen hirukoak sartuz. Partida oso berdinduta hasi zen jokoan eta baita markagailuan ere. Lehen laurdena hogeina bukatu bazuten ere, etxeko taldea erosoago aritu zen.
Bigarren laurdenean Gescrap Bizkaia fin aritu eta aurretik jarri zen markagailuan Marko Banicen saskiratzeei esker. Baskoniako taldean Milko Bjelica izan zen puntu gehien lortu zituena. Gescrap Bizkaiak hobeto landu zuen jokoa eta alderdi guztietan primeran aritu zen. Atsedenaldira sei puntuko aldearekin heldu ziren bilbotarrak (40-34).
‘Beltzezko gizonek’ zenbait huts egin zituzten atsedenaldiaren ostean eta neurketan sartzea kostatu zitzaien. Dusko Ivanovicen gizonak egoeraz aprobetxatu eta gutxika-gutxika Katsikarisek gidatutako taldea lehen zatian lortutako errenta galtzen hasi zen. Hirugarren laurdena berdinduago egon zen; partziala 18-18koa izan zen.
Azken laurdena 58-52 markagailuarekin hasi zen. Arabarrek ez zuten neurketa galdu nahi, Top 16rako txartela baitzegoen jokoan. Etxeko taldeak arazoak izan zituen defentsan eta zenbait puntu galdu zituen, hala ere, Baskoniak ere ohi baino saskiratze gehiagotan kale egin zuen. Bi taldeek ez zuten amorerik eman eta azken minutuak oso biziak izan ziren. Bukaeran, Bilboko taldeak Gasteizkoa mendean hartu zuen (77-72).
Caja Laboralek galduta ere sailkatzeko aukera zuen, Cantúk Fenerbahce menderatuz gero. Italiako partida oso berdinduta joan zen, azkenengo momentuan Fenerbahcek irabazi zuen arte (76-83). Horrenbestez, Caja Laboral Top 16tik kanpo gelditu eta Bilboko taldea Europako 16 talderik onenen artean egotea lortu du.
Fitxa teknikoa
77 - Gescrap Bizkaia (20+20+18+19): Jackson (8), Blums (11), Mumbrú (10), Banic (18) eta D'or Fischer (6) -hasierako bostekoa-; Josh Fisher (-), Grimau (4), Vasileiadis (7), Hervelle (7) eta Mavroeidis (6).
72 - Caja Laboral (20+14+18+20): Prigioni (13), Ribas (10), San Emeterio (-), Teletovic (12) eta Mirko Bjelica (15) -hasierako bostekoa -; Heurtel (-), Oleson (10), Nemanja Blelica (8) eta Golubobic (4).
Partzialak: 20-20, 40-34 (atsedenaldia); 58-52 y 77-72 (bukaera).
Epaileak: Grzegorz Ziemblicki (POL), Nicola Maestre (FRA) eta Eddie Viator (FRA). Kanporaturik gabe.