Itxi

Martin Carpenan

Unicaja-Gescrap Bizkaia (78-73): Etxetik kanpora, irabazi gabe

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek ezin izan dute Malagako taldea gainditu eta ia Errege Kopa jokatzeko aukerarik gabe gelditu dira. Azkenengo laurdenean Bilboko taldeak ezin izan du kantxan maila erakutsi.

Unicaja-Gescrap Bizkaia (78-73). Argazkia: EFE

Errege Kopa jokatzea ia ezinezkoa jarri zaio Gescrap Bizkaia taldeari Unicajaren aurka 78-73 galdu eta gero. Andaluziako taldeak sendotasuna erakutsi du norgehiagokako une erabakigarrietan eta Bilbao Basketen ezin izan du garaipena lortu. Katsikarisen taldeak Endesa Ligan ez du oraindik etxetik kanpora garaipena ezagutzen.

Lehenengo zatian puntu errazak lortu dituzte bi taldeek, baina pixkanaka Unicaja nagusitzen hasi da Martin Carpenan. Fischerrek eta Aaron Jacksonek ondo gidatu dute Bilbo taldea erasoan eta 16-14ko emaitzarekin bukatu da aurreneko laurdena.

Raul Lopezek eta Grimauk markagailua irauli dute bigarren laurdenean (19-21) eta Andaluziako taldea atzetik mantendu da Bilbao Basketen defentsa sendoari esker. Freelandek puntu garrantzitsuak lortu ditu Malagako taldearentzat, baina Katsikarisen mutilak markagailuan goitik mantendu dira atsedenaldia baino lehen (37-38).

Bost puntuko aldea eskuratu du Gescrapek hirugarren laurdenean (39-44), baina Pericek 45-44eko jarri du. Defentsan sendo mantendu dira bi taldeak eta saskiraketa gutxi lortu dituzte. Zoricek 51-50ekoa jarri du azkenengo jokaldian.

Azkneengo laurdena markagailuan goitik hasi dute Katsikarisen gizonek (60-64), baina Gerald Fitchek ederki gidatu du Unicaja erasoan eta garaipena Andaluziako taldeak lortu du. Bilbao Basketek ez dite saskiraketa erabakigarriak sartu azkenengo minutuetan eta 78-73koa emaitzarekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:

78 - Unicaja (16+21+14+27): Rowland (6), B. Rodriguez (2), Fitch (12), Luka Zoric (19) eta Freeland (18) -hasierako bostekoa-, Garbajosa (6), Valters (4), Payne (7), Sinanovic (-), Peric (4).

73 - Gescrap Bizkaia (14+24+12+23): Jackson (11), Janis Blums (2), Mumbru (7), Hervelle (3) eta D'Or Fischer (8) -hasierako bostekoa-, Marko Banic (8), Raul Lopez (12), Vasileiadis (13), Grimau (5), Josh Fisher (-) eta Mavroeidis (4)

Albisteak (2)