Itxi

Gescrap-Lagun Aro

Katsikaris: 'Denboraldiko helburu nagusia playoffetan egotea da'

Erredakzioa

Greziako entrenatzaileak Bilbao Basketek Lagun Aroren aurka jokatuko duen derbia 'oso gogorra' izango dela aitortu du.

Katsikaris. Argazkia: EFE

Fotis Katsikarisek igandeko derbia "oso gogorra" izango dela adierazi du prentsaurrekoan (12:30ean ETB1-en). Entrenatzaile greziarraren iritziz Sito Alonsoren mutilak "psikologikoki sendoago" helduko dira euskal derbira azkenengo lau partidak jarraian irabazi dituztelako.

"Partida gogorra izango da eta zaleen laguntza beharko dugu. Lau partida jarraian irabazi dituzte eta guk baino garaipen bat gehiagorekin psikologikoki indartsu etorriko dira", onartu du Fotis Katsikarisek.

Lehenengo itzuliko azken lau partidak irabazteko gai direla adierazi du Katsikarisek, baina denboraldiko helburu nagusia playoffetan sartzea dela gogoratu du. "Kopa oso berezia da, baina garrantzitsuena eta denboraldiko helburu nagusia playoffak dira. Liga luzca da eta seigarren sailkatua gertu dugu. Partidak irabazten hasteko ardua heldu da" bukatu du Bilbao Basketeko entrenatzaileak.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)