Itxi

Endesa Liga

Gescrap-Lagun Aro (87-93): Donostiarren bolada onak jarraitzen du

Erredakzioa

Euskal derbi borrokatu eta parekatua luzapenean erabaki da eta talde gipuzkoarrak bere bosgarren garaipena lortu du jarraian.

Jackson eta Salgado aurrez aurre norgehiagokan. Argazkia: EFE

Panko ikaragarri batek gidatuta talde gipuzkoarrak Gescrap Bizkaia mendean hartu du Miribillan. Euskal derbi parekatua luzapenean erabaki da. Horrela, Lagun Aro GBCren bolada onak jarraitzen du, izan ere, bosgarren garaipena lortu du jarraian.

Lehen laurdenean 17-18 nagusitu da talde gipuzkoarra. Vasileiadis Gescrap Bizkaiaren onena izan da eta bere taldea partidan mantendu du 9 puntu sartuta. Lagun Aro GBCn, ostera, Pankok hartu du puntuak sartzeko ardura eta 10 egin ditu.

Bigarren laurdena saskiratze jaialdi batekin hasi da eta bi taldeek hirukoak sartu dituzte elkarri erantzuteko. Laurden horretan Baronek ikaragarri jokatu du eta markagailuan zirrikitu txikia (40-42) zabaldu du GBCren alde. Bestalde, ordura arte desagertuta zen Banicek Gescrap neurketan mantendu du bigarren tartean.

Hirugarren laurdena aurrenekoa bezala hasi eta amaitu da, markagailuan (64-57) eta kantxan parekotasuna nagusi izan da, alegia. Talde donostiarrean Panko nabarmendu da berriro laurden horretan. Bien bitartean, Raul Lopez antolatzaileak gidatu du talde bizkaitarra defentsan eta erasoan.

Azken laurdenean partida osoan bezalaxe parekotasuna izan da nagusi. Bi taldeek garaipena eskuan izan dute, baina azkenean norgehiagoka luzepenean erabaki da eta GBC hobeto moldatu da.


Fitxa teknikoa:

Gescrap Bizkaia (17+23+24+14+9): Jackson (7), Vasileiadis (18), Mumbru (10), Banic (12) y D'or Fischer (5) -cinco inicial-; Raul Lopez (18), Blums (5), Grimau (12), Hervelle (-), Mavroeidis (-) eta Josh Fisher (-).

Lagun Aro GBC (18+24+15+21+15): Raulzinho Neto (3), Papamakarios (-), Vidal (19), Panko (25) y Betts (6) –cinco inicial-; Salgado (13), Baron (16), Doblas (6) eta Ogide (5).