Itxi

Euroligako Top 16a

Montepaschi-Gescrap Bizkaia: Euroligako erronka hasiko da

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek Sienako taldearen aurka egingo dute debuta Europako puntako txapelketan. Norgehiagoka, asteazkenean 20:45ean jokatuko da (zuzenean ETB1-en).

Aaron Jackson. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak Montepaschiren aurka jokatuko du Euroligako Top 16ko aurreneko partida (20:45ean). Bilboko taldeak final-laurdenetan sartzea dute helburu eta amets, aurkariak Europako talde indartsuenak baitira.

Ligan bi partida jarraian irabazi ditu Bilbao Basketek eta sailkapeneko egoera lehen baino erosoago da. Hala ere, Errege Kopa jokatzea oso zaila dute Katsikarisen mutilek eta horregaitik Euroligan aurrera egitea izango da Gescrapen helburu nagusia.

Bob McCalebb estatubatuarra da Italiako taldeko liderra. Montenegroko pasaportea du McCalebbek eta Eurokopan partida bikainak jokatu zituen. Hala ere, Kaukenasek eta Lavrinovicek lesionatuta jarraitzen dute eta Simone Pagianini teknikariak aldaketa garrantzitsua egin beharko ditu.

Katsikarisen mutilek bolada onarekin jarraitzeko Banicen eta Mumbruren parte hartzea beharko dute. Kroaziako pibota eta Kataluniako jokalaria dira taldeko enborra eta Zaragozan eta Valladoliden euren kalitatea argi utzi zuten. Gainera, Raul Lopezen sasoi ona aprobetxatu beharko du Bilbao Basketek.


Albisteak (2)