Itxi

Endesa Liga

Bigote da Bilbao Basketek datorren denboraldirako fitxatu duen lehen jokalaria

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Valentin Bigotek Le Mans taldearekin kontratua amaitu ostean sinatu du kontratua Bilboko klubarekin. Hegaleko jokalari frantziarrak 29 urte ditu, eta 1,96 metroko altuera du.

Valentin Bigote, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket

Valentin Bigotek Bilbao Basketen jokatuko du 2021-2022 denboraldian, klubak astearte honetan jakinarazi duenez. Hegaleko jokalari frantziarrak 29 urte ditu, 1,96 metro neurtzen du, eta Le Mans talderekin kontratua amaitu ostean sinatu du Bilbao Basketekin.

Bigotek, 12,2 puntu, 2,6 errebote eta 2,5 asistentzia eman ditu partidako batez beste, norgehiagoka bakoitzean 22 minutu jokatuta. Gainera, ehuneko 41eko portzentajea du hiruko jaurtiketetan. Azken hiru denboraldiak eman ditu Le Mansen eta ekainaren 21ean amaitu zitzaion talde frantziarrarekin lotzen zuen kontratua. Azken denboraldian, Frantziako ligako final-laurdenak jokatu ditu, baina Asvel Villeurban taldeak kanporatu zuen Le Mans eta Bigotek 25 puntu sartu zituen neurketa horretan.

"Frantziako ligan esperientzia duen jokalaria da. Bi eskuekin saskiratzeak lortzeko erraztasuna du. Erasotzailea da, eta trebea hiruko jaurtiketetan. Taldearentzat ahalik eta puntu gehien sartzea izaten da Bigoteren helburua", adierazi du Rafa Pueyo Bilbao Basketeko kirol zuzendariak.

Albisteak (2)