Itxi

73-60ko emaitzarekin

Gescrap Bizkaiaren garaipen garrantzitsua Lucentumen aurka

Erredakzioa

Bilbao Basketek bikain ekin dio partidari eta lehen laurdenean eta hirugarrenean egindako lan onari esker irabazi du norgehiagoka. Emaitza 73-60ekoa izan da.

Gescrap Bizkaiak 73-60 irabazi dio Lucentum Alicanteri. Argazkia: EFE

Gescrap Bizakaia-Lucentum Alicante (73-60) partidaren fitxa teknikoa:

73 - Gescrap Bizkaia (23+9+21+20): Jackson (11), Vasileiadis (4), Mumbru (7), Banic (10) y D'or Fischer (14) -hasierako bostekoa-, Raul Lopez (7), Fisher (8), Grimau (4), Hervelle (6), Mavroeidis (2) eta Samb (-).

60 - Lucentum Alicante (10+15+13+22): Llompart (5), Ellis (8), Dewar (12), Ivanov (16) eta Barnes (3) -hasierako bostekoa-, Rautins (10), Stojic (-) eta Kone (6).

Partzialak: 23-10, 32-25 (atsedenaldia); 53-38 eta 73-60 (amaiera).

Gescrap Bizkaiak garaipena lortu zuen Bizkaia Arenan Txus Vidorretak zuzentzen duen Lucentum Alicante taldearen aurka 73-60eko emaitzarekin. Garaipen honek Euroligako hurrengo partidan lasaitasunez pentsatzeko balioko die bizkaitarrei.

Partidari hasiera ezin hobea eman zion etxeko taldeak eta azkar lortu zuten abantaila markagailuan. Lucentum lo kantxaratu zen eta garesti ordaindu zuen. Lehen hamar minutuak Bilbao Basketen aldeko 23-10eko emaitzarekin bukatu ziren. Bigarren laurdenean etorri zen Lucentumen erreakzioa eta Vidorretak zuzentzen duen taldeak aldeak zertxobait murriztu zituen zazpi puntura jarrita (32-25).

Atsedenalditik bueltan Gescrapek bikain heldu zion norgehiagokari eta jaun eta jabe izan zen. Lucentumen jokoa ezer ezean utzi zuten etxekoek eta 15 puntuko abantailarekin bukatu zuten hirugarren laurdena (53-38). Azken laurdenean Bilbao Basketek ez zuen alde hori alferrik galdu eta uste baino erosoago 73-60eko emaitzarekin lortu zuen garaipena.