Itxi

Real Madrili jipoia

Banic: 'Irabazteko egin behar genuena argi izan dugu'

Erredakzioa

Bilbao Basket taldeko kapitainak argi eta garbi utzi du hurrengo helburua Endesa Ligan bolada onarekin jarraitzea dela. Assignia Manresa izango da talde beltzaren aurkaria igandean.

Banic eta Felipe Reyes. Argazkia: EFE

"Partida irabaztera irten ginen. Azkenengo partida ikusita, bagenekien egin behar genuena. Lerroak igo, eta erasokorrak izan kontzentraziorik galdu gabe" laburbildu du Marko Banic kapitainak.

Euroligako bederatzigarren saskiratzaile onena da Banic 14 puntuko bataz bestekoarekin. "Gauzak ondo irten zitzaizkigun eta garaipenaz gain basket average-a alde jartzea lortu dugu. Hori kristorena da" adierazi du Zadarreko pibotak.

Indar guztiak Endesa Ligako neurketan jarri behar dituztela gogoratu du Banicek: "Bolada onarekin jarraitu nahi du Ligan eta horretarako Assignia Manresa gainditu beharko dugu igandean" adierazi du.

Errege Kopa jokatu eta gero itzuliko dira Katsikarisen mutilak Euroligako hitzordura. Miribillan Montepaschi liderraren aurka jokatuko du Gescrapek. "Siena talde sendoa da, baina mendekua hartzeko asmoa dugu. Aurreneko hiru laurdenak ondo jokatu genituen Italian, baina partida Montepaschik irabazi zuen" bukatu du Kroaziako jokalariak.

Albisteak (2)