Itxi

Giharretako lesioa

D'or Fischerrek Unicajaren aurkako partida galduko du

Erredakzioa

Gescrap Bizkaia taldeko pibotak giharretako leisoa du eta bi aste kantxetatik at egongo da. Hori dela eta, Unicajaren aurkako Euroligako hil edo biziko neurketa ezin izango du jokatu Fischerrek.

Fischer. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaia taldeko D'or Fischer pibotak giharretako lesioa dela eta bi aste kantxetatik at egon beharko du. Beraz, Fotis Katsikarisek aldaketa garrantzitsuak egin beharko ditu ostegunean hil edo biziko norgehiagoka jokatuko baitu Bilbao Basketek Euroligan Unicajaren aurka. Hurrengo faserako sailkatzea lortzeko, talde beltzak Malagako taldea gainditu beharko du eta jokalari garrantzitsuenetariko baten falta asko nabarituko da.

Bilboko taldeak ezagutzera eman duen arabera, Fischerrek giharretako leisoa du eta "bi aste baja izango da". "Eskuin hankako bikietan giharretako haustura" du estatubatuarrak.

Medikuek jarrituako epeak kontuan hartuta, Fischerrek Malagaren aurkako neurketaz gain Endesa Ligako hiru partida galduko lituzke (Bartzelonaren aurka, Joventuten aurka eta Fuenlabradaren aurka).

Albisteak (2)