Igandean, 20:00etan
Gescrap motibatu batek liderra hartuko du Miribillan
Erredakzioa
Endesa Ligako jardunaldiaren neurketarik zirraragarriena jokatuko dute Bizkaiak eta Regal Bartzelonak, bi taldeek Euroligako final-laurdenetarako txartela lortu eta gero.
Endesa Ligako 22. jardunaldiaren neurketarik zirraragarriena jokatuko dute Gescrap Bizkaiak eta Regal Bartzelonak, bi taldeek Euroligako final-laurdenetarako txartela lortu eta gero.
Bizkaia motibatu batek Regal Barça Endesa Ligako liderra hartuko du etxean, lehen aldiz historian Europako zortzi talde onenen artean sartu ostean.
Xavi Pascualek zuzendutako taldeak zazpi garaipen lortu ditu jarraian eta bilbotarrek bolada hori eten nahi dute. Horrela, Pascual otsaileko entrenatzaile onena izendatu dute, Moncho Lopez Blusens Monbus taldeko prestatzailearekin batera.