Itxi

65-72

Bartzelonak garaipena lortu du Gescrap Bizkaiaren aurka

Erredakzioa

Hasieratik jaun eta jabe izan da talde katalana eta merezita irabazi du partida 65-72ko emaitzarekin. Lehen laurdenean teknikarekin eta deskalifikazioarekin zigortu dute Alex Mumbru.

Regal Bartzelonak 65-72 irabazi dio Gescarp Bizkaiari. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

65 - Gescrap Bilbao (6+22+16+21): Jackson (12), Blums (-), Mumbru (-), Hervelle (9) eta Mavroeidis (8) - hasierako bostekoa-; Raul Lopez (8), Vasiliadis (22), Grimau (6), Banic (-), Josh Fisher (-) eta Samb (-).

72 - Bartzelona Regal (23+21+17+11): Sada (5), Navarro (7), Mickeal (6), Lorbek (15) eta Ndong (2) -hasierako bostekoa-; Huertas (8), Ingles (-), Rabaseda (1), Wallace (11), Vazquez (12) eta Perovic (5).

Partzialak: 6-23, 28-44 (atsedenaldia); 44-61 eta 65-72 (amaiera).

Gescrap Bizkaiak 65-72 galdu du Regal Bartzelonaren aurka Bilbao Arenan jokatu den Endesa Ligako partida. Porrot honekin zortzigarren postua lortzeko lehia estutu egiten da eta helburu hori lortzeko berdinduta daude Gescrap, Banca Civica, Valenencia Basket eta Assignia Manresa.

Partida hasieratik izan zen nagusi Bartzelona. Hasi bezain laster, 4-11 jarri zen aurretik eta ondoren aldea handitu zuen Mumbru teknika batekin eta deskalifikazioarekin zigortu baitzuten. Lehen hamar minutuak 6-23ko emaitzarekin bukatu ziren. Bigarren laurdenean, Bilbao Basketek erreakzio txiki bat izan zuen, baina Barçak berera jarraitu zuen eta atsedenaldira 16 puntuko aldearekin joan ziren (28-44).

Atsedenaldik itzulita Gescrap Bizkaiak beste jarrera bat erakusti zuen eta lan gehiago eman zion Bartzelonari. Xavi Pascualek zuzentzen dituen mutilak, ordea, ez ziren kokildu eta ez zuten utzi etxeko taldea gehiegi gerturatu zedin markagailuan. Hirugarren laurdena Barçaren aldeko 44-61ekoarekin bukatu zen.

Azken laurdenean erlaxatu egin zen Bartzelona eta egoera horretas baliatu zen Bilbao Basket aldeak murrizteko. Lehenengo hamaika puntura gerturatu ziren (55-66) eta bukaerarako 26 segundo falta zirenean sei puntura gerturatu ziren etxekoak Vasileiaidisen hiruko bati esker. Oso denbra gutxi falta zen partida amaitzeko eta garaipenak ez zion ihes egin Bartzelonari (65-72).