Itxi

Miribillan

Gescrap Bizkaiak Fuenlabrada 92-81 gainditu du

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute Madrileko taldearen aurka. Marko Banic kapitaina izan da norgehiagokako protagonista nagusia.

Gescrap Bizkaia-Fuenlabrada (92-81). Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

92 - Gescrap Bizkaia (23+23+18+28): Jackson (5), Blums (5), Mumbru (12), Banic (26) eta Hervelle (17) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (10), Josh Fisher (2), Vasileiadis (13) eta Samb (2).

81 - Mad-Croc Fuenlabrada (26+14+20+21): Colom (6), Penney (15), Laviña (5), Mainoldi (25) eta Hall (2) -hasierako bostekoa-; Sergio Sanchez (4), Blanco (10), Cortaberia (4), Laso (7), Vega (2) eta Diouf (1).

Marko Banicek ederki gidatu du Gescrap Bizkaia Miribillako Bilbao Arenan Fuenlabrada 92-81 gainditzeko. Kroazikoa pibotak erakustaldia eman du 26 punturekin eta 29ko balorazioarkein. Mad-Croc Fuenlabradak azken minutura arte borrokatu du, baina Katsikarisen mutilek lortu dute garaipena.

Madrileko taldean Kirk Penneyk eta Saul Blancok erasoan puntu garrantzitsuak lortu dituzte, baina Porfi Fisacen mutilek ezin izan dute markagailua irauli.

Bi taldeek baja garrantzitsuekin jokatu dute neurketa. Fuenlabradak arazo ekonomiko larriak ditu eta Bilbao Basketen Mavroeidis azken uneko baja izan da Fischerrekin eta Grimaurekin batera. Gainera Aaron Jacksonek minduta jokatu du talde madrildarraren aurka.


Albisteak (1)