Itxi

Endesa Liga

Gescrap Bizkaiak Euroliga ahaztu eta Banca Civica izango du aurkari

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak final-laurdenetako kanporaketako lehen bi partidak galdu ditu CSKA Moskvaren aurka. Igandeko norgehiagokan play-offetan sartzeko aurkari zuzena izango du aurrean Bilbao Basketek.

Gescrapek Euroliga ahaztu nahi du eta Banca Civica izango du aurkari. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak ostiralean jokatu zuen Euroligako final-laurdenetako bigarren partida eta igandean txapelketa europarra ahaztu eta Endesa Ligari begira jarri beharko da. Bi partidatik bi galdu dituzte bizkaitarrek CSKA Moskvaren aurka. Bilbao Basketek Banca Civicaren aurka jokatuko du.

Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean. Banca Civica zazpigarren postuan dago eta Gescrap zortzigarrean. Biek 13 na garaipeneko eta 12na porroteko balantzea dute.


Albisteak (3)